ERABILTZAILE IZENA ETA PASAHITZA IDATZI
¿Tienes algún problema técnico? [email protected]
RELLENA TODOS LOS CAMPOS PARA ACCEDER
Recuperar Contraseña
Introduce la cuenta de correo con la que estas registrado en la aplicación.
Cuando hayas pulsado el botón "Enviar datos" te enviaremos la contraseña de acceso a tu cuenta de correo.
Enviar datos

Ongi etorri Ekonomia eta zergak programaren plataformara!

Programa honen helburu nagusia, ikasleengan kontzientzia fiskala sortzea da eta horretarako hiru eduki multzo landuko dituzue: Sektore publikoa, Tributuak eta Iruzur Fiskala.

Hasieran, lehenengo eduki multzoa desblokeatuta egongo da eta, hori gainditu arte, ezin izango zarete hurrengoan sartu.

Eduki multzo horietako bakoitzean sartzerakoan lau jarduera aurkituko dituzue. Lehenengoan, bideo laburpen bat ikusi ahal izango duzue; bigarrenean, aurre-ebaluaketa egiteko galdera batzuk erantzun beharko dituzue; hirugarrenean, eduki teorikoak egongo dira eta, laugarrenean, ebaluaketa galderak izango dituzue.

Horrez gain, web-orrialde honetan, norgehiagokak, eta galdera irekiak erantzun ahal izango dituzue, besteak beste.

Norgehiagokak bidaltzeko, behintzat lehenengo eduki multzoa gaindituta izan behar duzuela kontuan izan. Norgehiagoka horietan, beste talde batzuen aurka lehiatuko duzue test moduko galderak erantzunez eta asmatutako galdera kopuruaren arabera (berdinketa egotekotan, erabilitako denbora izango da irizpidea), puntuak irabazteko aukera izango duzue.